Institutuko ikasle bat Zientziaren Kutxaguneko 1.000.000. bisitaria

elgoibarren.net 2008ko api. 7a, 15:28

 
Ana Alberdi Apellaniz (14 urte) Elgoibar BH Institutuko ikasle mendaroarrak ez du erraz ahaztuko Miramongo Zientziaren Kutxagunera, ikaskideekin batera, egin zuen bisitaldia. Zientziaren museoa bisitatzen zuen 1.000.000. bisitaria izatea suertatu zitzaion.

 
 


Ana Alberdi (eskuinean) eta museoko ordezkari bat.

Saria: Parisera bidaia
Zientifikotik gutxi daukan kasualitate honi esker Parisera bidaia bat irabazi du Anak. Bidaia hori gurasoekin egin ahal izango du eta zientzia museo garrantzitsuenetako bat ezagutzeko aukera izango du: Cité des Sciences de Paris la Villette.
Zientziaren Kutxaguneko 1.000.000. bisitaria izan eta saria irabaztearen trukean, halere, elkarrizketa bat edo beste eskaini beharko du. Gaur, esaterako, prentsaurreko batean parte hartu behar izan du, eta iluntzean, 20:30ak inguruan, TeleDonostiko saio batean agertzekoa da.
 
Kasualitate bikoitza
Institututik jakinarazi digutenez, gainera, Zientziaren Kutxagunera joateko aukera bera sari bat irabaztearen ondorioz lortu zuten.