Soinujole eta pandero-joleek kalejiran zeharkatu zuten herria goizean goiz, bost multzotan banatuta, eta, ibilbide guztian izan zuten jendearen babesa.
Eguerdiko 12:00etan Plaza Handian elkartu ziren guztiak. Elkarrekin bi pieza jo ondoren, Olaizaga Kiroldegira joan ziren denak. Han, eszenatokian bildutako 800 lagunek kontzertu erraldoia eskaini zuten. Akordeoilariez gain, Elgoibarko gaiteroek, erraldoiek, Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleek eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuten, besteak beste, topagune arrakastatsuari amaiera eman zion ekitaldian. Beti Elgoibar eta Erraldoien Balsa izan ziren eskaini zituzten piezetako batzuk.
• Argazkiak