Eskaparate lehiaketa antolatu du Danborradaren Batzordeak

elgoibarren.net 2008ko api. 8a, 13:13

 
Trinitateetako Danborradako jai giroa hobekien erakusten duen erakusleihoak 300 euroko saria jasoko du. Maiatzaren 5a da izena emateko azken eguna. 


 
 
 
Jai giroan murgiltzen joateko asmoarekin antolatu dute, elkarlanean, Kultura sailak eta Trinitateetako Danborradaren Batzordeak estreinako erakusleiho lehiaketa.
Herriko merkataritza establezimendu guztiek maiatzaren 5era arte izango dute izena emateko aukera.
Saria: Danborradako jai giroa hobekien erakusten duen erakusleihoak 300 euroko saria jasoko du.
Parte hartzera animatu
Herriko merkatariak parte hartzera animatu nahi ditu Trinitateetako Danborradaren Batzordeak, "ia komertzioak euren artean animatzen diren eta batak besteari parte hartzeko xexatzen dioten" adierazi dute. Urtetik urtera indartu eta denborarekin komertzio ia guztiek parte hartuko duten errotutako lehiaketa izatera iristea gustatuko litzaieke, "Azpeitian geratzen den moduan".

   Lehiaketa honako oinarri hauen arabera egingo da:
  1. Lehiaketan Elgoibarko merkataritza establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, aldez aurretik, izena eman beharko da.
  2. Lehiaketa maiatzaren 5etik 17ra bitartean, biak barne, izango da. Erakusleihoak lehendabiziko egunerako prest egon beharko du. Epe horretan, epaimahaiak erakusleihoak ikusiko ditu, establezimendua zabalik dagoen ordutegian. Horregatik, eta erakusleihoak gauez ere ikusi ahal izateko, erakusleihoetako argia piztuta egon beharko da gaueko 21:30ak arte.
  3. Saria emateko honako hauek izango dira kontuan: irudimena, orijinaltasuna eta publizitate mezuaren eraginkortasuna. Era berean, erakusleihoaren estetika eta Danborradaren giroarekiko duen lotura hartuko dira kontuan.
  4. Erakusleihoetan, establezimenduan oro har saltzen diren salgaiak jarri beharko dira ageriko lekuan.
  5. Epaimahaia 2008ko Danborrada iragartzeko kartela aukeratu duen berbera izango da.
  6. Maiatzaren 16an, 19:30etik aurrera, sari-emate ekitaldia egingo da Kultur Etxean. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saria ezin izango da bi establezimenduren edo gehiagoren artean banatu.
  7. Irabazleari 300,00 euroko saria emango zaio.
  8. Ez da lehiaketarik egingo, gutxienez, 5 parte-hartzaile ez badaude.
  9. Epaimahaiak ezin izango du  lehiaketa hutsik laga.
  10. Lehiaketarako izen-ematea Kultur Etxean egin beharko da, maiatzaren 5a baino lehen. Izena emateko 2,50 euro ordaindu beharko dira. Izena ematen dutenei Danborradaren zapi bat emango zaie.
  11. Danborradako Batzordeko kideek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, baina ez dute saria lortzeko aukerarik izango. 
 
   Danborradako entseguak apirilaren 15ean hasiko dira
 

ENTSEGUAK : Aurreko urtetan bezala azoka gainean izango dira

 

Apirilak 15 - 21:00

 

 

Denok. Aurkezpena

 

Maiatzak 06 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak

 

Apirilak 17 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak

 

Maiatzak 08 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak

 

Apirilak 22 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak

 

Maiatzak 13 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak

 

Apirilak 24 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak

 

 

Maiatzak 15 - 21:00

 

 

Entsegu orokorra

* Lekua erabaki gabe

 

Apirilak 29 - 21:30

 

 

Danborrak eta Upelak