Eskubaloi campusean izena emateko epea apirilaren 15ean amaitzen da

elgoibarren.net 2008ko api. 8a, 14:54

 
Parte hartu: Uztailaren 1etik 11ra Olaizaga kiroldegian egingo den I. Eskubaloi Campus irekia antolatu du Sanlo EKTk. “Udaz eta eskubaloiaz gozatzeko modu berri bat” izango dela aurreratu dute.
  • Izena emateko epea: apirilak 15


  1. Campus irekia (uztailaren 1etik 11ra). Elgoibarko Olaizaga kiroldegian astean 2 orduko 3 entrenamendu.
  2. I. Eskubaloi Campusa (uztailaren 13tik 19ra). Eibarko unibertsitateko erresidentzian 6 eguneko egonaldia, bertako kiroldegia eta instalazioak erabiltzeko aukera izango da.
Kuota
    Uztailaren 1etik 11ra (15 €)
    Uztailaren 13tik 19ra (190 €)
    Biak (190 €)
            *Aukera dago, lehen, bigarrena edo bietan izena emateko.

Eskubaloi campusa izanik ere, beste kirolentzako ere izango da lekurik, eta gainera, denbora librea, irteerak eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da.
190 euroko Kuotak ondorengoak barne hartzen ditu:
      • Estantzia mantenu osoan
      • Entrenamenduetarako materiala
      • Kantxa
      • Hondartzara irteera
      • Igerilekua
      • Piraguismo ikastaroa
      • Ekintzetarako materiala
Nori zuzendua
Eskaintza Elgoibar, Mendaro eta Debako 1995, 1996 eta 1997an jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago.
Entrenatzaile tekniko eta esperientziadun begiraleak izango dituzte arduradun gisa.

Izen ematea:
Plaza kopurua murriztua denez, izena emateko 50 euroko diru sarrera egin beharko da Sanlo EKT-ren kontu korrontean: 3035 0007 25 0070027086 (Euskadiko Kutxa/Caja Laboral)
  • Diru sarrera egindako ordena errespetatuko da eskaintzen den plaza kopurua baino jende gehiagok izena ematen badu. Kanpoan geratzen direnei dirua bueltatuko zaie.
  • Izena ematen duten umeen gurasoek izan ditzaketen galdera guztiei erantzuteko bilera bat ere egingo da, behin herri bakoitzeko ume kopurua ezagutzen denean.