Joaten al zara Herriko Antzokira zinea ikustera?

elgoibarren.net 2008ko api. 9a, 09:23

{google}7810082027138269136{/google}Bideo-inkesta: Herriko Antzokira gero eta jende gutxiago joaten da zinea ikustera. Azken bost urteetan, adibidez, erdira jaitsi da zine-ikusle kopurua. Ondorioz, Udala hasi da zine-emanaldiak mozten. Elgoibartarrok behar al dugu Herriko Antzokia zinea ikusteko? Jendea Herriko Antzokira zinea ikustera joateko politika berria jarri beharko al luke Udalak? Zinea ikusteko ohiturak aldatu direla uste al duzu?
Ikus dezagun zer esan digun kaleko jendeak. Eta, badakizue, zuok ere aukera daukazue gaiaren gainean iritzia emateko, komentarioak eginez.