Errusiako mugatik Suediako mugaraino 440 km. egin zituen eski gainean elgoibartarrak joan zen martxoan. Gaur iluntzean Musika Eskolara hurbiltzen diren herritarrek probaren inguruko irudiekin eta protagonistaren azalpenekin gozatzeko aukera izango dute.
∞ Informazio gehiago:
- Alberto Agirreazaldegi: “Kilometro asko egin ditut bakardadean, baina horrek ez nau beldurtu” (2008-03-27 elgoiBARREN.net)
Cerro Torre: Ferrari bidea
Datorren asteko eguaztenean, hilaren 16an, Josu Merino elgoibartarraren txanda izango da.
1997an, Simon Eliasekin batera Cerro Torre ospetsua igo zuen mendizale elgoibartarrak, Ferrari bidetik. Garai hartan beste 2 aldiz bakarrik igaro zen gizakia bide hartatik. Zailtasunak pilatu egin zitzaizkien gainera: 25egun elurrezko koba baten igaro behar izan zituzten, igotzen ari zirenean harrapatu zituen ekaitza pasa arte. Ferrari bidetik gora Cerro Torre (Patagonia) igotzen bizi izan zituztenak
Emanaldi guztiak:
- Morkaikoren udaberriko mendi emanaldiak apirilaren 2an hasiko dira (2008-03-26 elgoiBARREN.net)
- Irteera: Apirilak 19 (zapatua) goizeko 8:00etan Plaza Handitik.