Haur hezkuntzako goi mailako zikloa Elgoibar BH Institutuan

elgoibarren.net 2008ko api. 9a, 12:45

Datorren ikasturtean, 2008-2009, Elgoibar BH Institutuan haur-hezkuntza goi mailako heziketa-zikloa eskainiko da.
Ziklo honek, haurtzaindegi eta haur-eskoletako 1. zikloetako (0-3 urte) hezitzaileak eta 0-6 urte bitarteko haurren aisialdi programa eta ekintzen dinamizatzaileak (ludoteketan, kultur etxetan, liburutegietan, hezkuntza zentroetan etab.) prestatuko ditu.



Haur Hezkuntzan goi-mailako Teknikaria izateko prestaketa

Ziklo honetan sartzeko batxilerreko ikasketak behar dira (Humanitate eta Gizarte zientzietakoak lehentasuna izango dute), eta lortzen den titulua Haur Hezkuntzan goi-mailako Teknikaria da.
Bi ikasturtetan banatzen da zikloa, 2000 ordu irauten du eta horietako 600 lan-praktikak egiteko dira. “Lan-munduan etorkizun handia duen zikloa izateaz gain, hainbat unibertsitateko ikasketak egiteko sarrera zuzena eskaintzen du; izan ere, plazen %30 Lanbide Heziketatik datozen ikasleentzat gordetzen dituzte, eta konbalidazioetan 120 kreditu ECTS ematen dituzte” azaldu dute Institutuko arduradunek.

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Heziketako Sailburuordetzak  irakasleriaren formakuntza beharrak betetzeko, instalazioak eta material didaktikoaren ekipamendua egokitzeko baliabideak jarriko ditu.

Eskaintza honek “espektatiba handia sortu du, eta dagoeneko, ikasle askok interesa dutela esan dute”.
  • Izen-emate epea: ekainaren 2tik 13ra izango da, eta onartutako ikasleen matrikulazioa ekainaren 30etik uztailaren 4ra.
       
Informazio zehatzagoa: