Losintxa irabazlearen egilea zein izan den ez dakite oraindik, izenik eman gabe, anonimoki, parte hartu baitu. Saria jaso nahi badu, apirilaren 13ra arte dauka saria eskuratzeko aukera.
Parte hartu duten losintxa guztiak:
- Zure begi distiratsuek nire bihotza ikaratzen dute.
- Zure ezpain gorriek, margotu dezatela muxu bat nireetan.
- Hi bihorra, etorri hadi hona!
- Kabiarra baino hobea zaude.
- Zure izpiek, txokolatea bezala urtzen naute.
- Pentsatuko duzu ez zarela sorgina, baina, nere bihotza sorgindu duzu.
- Zu zara nire gaua argitzen duen farola.
- Ezin zaitut bidetik kendu inoiz, zurekin, munduaren bukaerara arte joango nintzateke.
- Zutaz maitemintzea pekatua balitz, infernuan egon beharko nintzateke.
- Hori bai delantera eta ez Ferrariarena!
- Goxokia izan nahi nuke, zure ahoan urtzeko.
- Hain polita zara, edozer emango nukeela zuregatik, eta zerbait gertatzen bazaizu, hor egongo naiz beti.
- Maitatzea pekatua balitz, ni kartzelan egon beharko nintzateke.
- Berriz ere zure ileak aurkitu nahi ditut dutxan.
- Zure gorputz bat 10 bat, zure begiek 9 bat, baina, zure maitasunak 10 baino gehiago merezi du.
- Zure bihotza oso gorria, zure begiak oso urdinak eta zure maitasuna, oso handia.
- Zu ikusi zintudanetik, ezin zaitut burutik kendu.
- Bihotz bat ikusten dudanean, zutaz gogoratzen naiz.
- Zure ipurdia, ogia bezain biguna da.
- Izarretara begiratzean gogoratu nitaz, haietako bakoitzean muxu bat baitago zuretzat.
- Horiek bai kurbak eta ez San Migel errepidekoak!
- Zure begiak ilargia bezalakoak dira, zure ahoa muxu bat ematekoa et azure ipurdia jateko modukoa!
- Ez naiz ona futbolean, ezta eskubaloian, baina, zu maitatzen hoberena naiz.
- Zu ikusi zintudanetik, ezin dut etxetik irten.