Musika eta gizartea uztartuko ditu Zinema Paradisuren ziklo berriak

elgoibarren.net 2008ko api. 10a, 12:04

 
Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatuta, domekan (apirilak 13) hasiko dira Zinema Paradisuko emanaldiak Gaztetxean. Musika eta gizartearen inguruko zikloak estreinatuko du denboraldi berria.

 
 
  •  Noiz: Apirilak 13 (domeka), 18:00etan Gaztetxean.

    Dokumentalak eta filmak
Lehen zikloa, musika eta gizartea gaiak uztartzen dituzten filmekin eta dokumentalekin osatutako dute. Emanaldi guztiak dokumental batekin hasi eta filma batekin amaituko dira.

Lehen emanaldia (*Biak jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera: dohainik)
  • 18:00etan “Rastafarians and the mystic of Bob Marley” dokumentala.
  • 19:15 “Rokers” (1977) filma.
      • Filmearen kartel iragarlea.

        Zuzendaria
        : Theodorus Befaloukos.
        Jamaikako zinema industriaren ikonoetako bat da filma hau, “The harder they come”  (1977) eta “Countryman” (1984) filmekin batera. Leroy 'Horsemouth' Wallace bateriajolea da filmeko protagonista. “Galerazitako” amodio bat defendatu eta gangster batzuk lapurtu dioten motoa berreskuratzeko egiten duen ahalegina erakusten du pelikulak. Soinu bandan honako artistak aurki daitezke: Bunny Wailer, Inner Circle, Junior Murvin, Peter Tosh, Burning Spear, The Maytones, The Heptones, Jacob Miller, Junior Byles, Gregory Isaacs, Kiddus, Justin and the Dominoes, and The Upsetters.

    Ongarri Zine Kluba
Bestalde, Ongarri Zine Klubak aurrera jarraitzen du Mexikori buruz antolatu duen zikloarekin.
  • Gaur (apirilak 10) Carlos Reygadas zuzendariaren Luz Silenciosafilma eskainiko dute, 21:30etik aurrera, Herriko Antzokian.