Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa asteburuan

elgoibarren.net 2008ko api. 11a, 15:21

 
Zapatu arratsaldean eta domeka goizean (apirilaren 12an eta 13an) jokatuko da Herriko Antzokian VII. Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa.

 
 



Gipuzkoako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren jardunaldi bat gehiago izango da Elgoibarkoa. Dantzari elgoibartarrek orain arte erakutsitako maila altua etxekoen aurrean erakusteko aukera izango dute. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin antolatutako saioa izango da.
  •  Apirilak 12 (zapatua): 16:30ean B saileko neska-mutilak (11-15 urte)
  •  Apirilak 13 (domekia): 11:00etan A saileko neska-mutilak (7-11 urte)

1706641220040 Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa asteburuan

 
Dantzari elgoibartarrak
Aitor Asenjo, Imanol Iturrino, Nora Bastida, Iraitz Gonzalez, Nerea Perez, Ane Espilla, Leire Melgosa, Itziar Aldalur, Nerea Badiola, Arantza Ferreiro eta Maria Ferreiro. (Argazkian Beasaingo saioan parte hartu zutenak)
 
 
    Lotura duten albisteak: