Lapurretan egin dute Azkue Argazkiak dendan, bigarren aldiz denbora gutxian

elgoibarren.net 2008ko api. 14a, 10:39

 
2007ko urtarrilaren 1ean butano bonbona bat erabili zuten lapurrek eskaparatea apurtu eta 10 argazki-kamera digital eta bi eskuko telefono ostu zituzten.
Joan den asteburuko zapatua eta domeka arteko goizaldean, berriz, harri batekin txikitu zuten lapurrek eskaparateko leihoa.

 

Ezkerrean lapurrek eginiko kaltea.

Urte eta erdiko epean bi bider egin dute lapurretan Azkue Argazkiak dendan (San Bartolome, 29). Ulertzekoa den moduan, oso haserre, sututa, aurkitu dugu dendako ugazaba. Ondorioz, momentuz ezin izan dugu lapurretaren inguruko xehetasun gehiagorik jaso.

Deigarria da, hala ere, inork ezer entzun ez izana, batez ere, eskaparatea txikitzeko erabili zuten teknika zaratatsua (harri bat leihoaren aurka jaurtitzea) kontutan hartuz gero. Sinesgaitza bada ere, inork ez zituen lapurrek ateratako zaratak entzun, edo abisurik ematera behintzat ez zen inor ausartu.

Orain dela denbora gutxi, gainera, antzerako zerbait gertatu zen kale berean, Garate jantzi-dendan lapurreta egin zutenean.

 
Lotura duten albisteak: