Zahar-etxe berria eraikitzeko proposamena aurkeztu du Udalak Diputazioan

elgoibarren.net 2008ko api. 14a, 13:33

 
Gipuzkoako Foru Aldundia hasi da jadanik etorkizunerako zahar egoitzen probintziako mapa berria osatzen. Elgoibarko Udalak ere helarazi dio bere proposamena aldundiari.

 
 
 

Dauden itxaronzerrendek San Lazaro egoitza txiki geratu dela adierazten dute.

Anbizio handiko proiektua darabil Udalak eskuartean. Alfredo Etxeberria alkateak aurreratu duenez, “Zaharren egoitza berri bat egitea baino asmo handiagoko proposamena aurkeztu dugu diputazioan. Gure nahia, zahar-etxea, eguneko zentrua, psikogeriatrikoa eta babespeko etxea moduko zerbitzuak konplexu handi batean batzea da”. Alegia, gure herria gizarte zerbitzuen alorrean “erreferente” bihurtuko lukeen proiektuari heldu nahi dio Udalak.

Proposamena onartzen ez den bitartean, kokaleku zehatzik ez duela jakinaraziko adierazi du alkateak. Foru Aldundiak hartuko dituen erabakien zain daude orain.