Ander Soraluze da Elgoibarko Izarrako lehendakari berria

elgoibarren.net 2008ko api. 14a, 14:30


Urteko batzar orokorrean lehendakari berria aukeratu zuen atzo (apirilak 14) kultur elkarteak. Ane Zabalaren lekua hartuko du Ander Soraluzek.

 
 
 
 
 
 
Ander Soraluzek, lehendakari berriak 28 urte dauzka eta ingeniaritza informatiko ikasketak eginak ditu. Azken 3 urtetan Elgoibarko Izarrako lehendakari izan den Ane Zabalaren, abokatua lanbidez, lekua hartuko du.
 
Batzarrean aztertutako gaien ordena honakoa izan zen:
  1. Lehendakariaren agurra.
  2. 2007ko memoria eta balantze ekonomikoa.
  3. 2008ko helburuak eta aurrekontua.
  4. Lehendakari berriaren aukeraketa eta aurkezpena.
  5. Galdera-erantzunak.

Proiektuetako teknikari bakoitzak 2007ko balantzea eta 2008rako helburu eta asmoen berri eman zien bertaratu ziren bazkideei.

Zuzendaritza Batzordeko kideak eta elkarteko langileak elkarrekin.


575 bazkide inguru eta gehiagoren bila

1706641217427 Ander Soraluze da Elgoibarko Izarrako lehendakari berria

Elgoibarko Izarrak
575 bazkide inguru ditu une honetan. Hain zuzen, horiek dira batzarrean parte hartzera gonbidatuta daudenak. Ildo beretik, egun daukan bazkide kopurua handitu nahi du elkarteak, eta helburu horrekin, bazkideak bereganatzeko kanpaina jarri du martxan.
Elgoibarko Izarrako bazkide izan nahi baduzu:
  1. Deitu: 943 74 16 26 telefonora.
  2. Idatzi: imanol(abildua)elgoibarkoizarra.com e-postara
  3. Etorri: Ubitarte 4an elkarteak daukan lokalera.