Pilar Ikastetxearen amaierak badauka data: 2010eko abuztuaren 31n irakaskuntza ibilbidea etetea erabaki zuten ikasleen gurasoek, martxoaren 5ean eduki zuten batzarrean. Hain zuzen, Errezabal Guraso Elkartea da eraikina ustiatzeko eskubideen (%50a) jabeetako bat. Beste %50aren jabea Gipuzkoako elizbarrutia da.
San Biator Kongregazioak 2006. urtean Pilar Ikastetxea itxiko zutela jakinarazi zuen 2004ko martxoan. Azken urteotako matrikulazio kopuruaren beherakada eta ekonomikoki ikastetxea finantzatu ezina argudiatu zituzten.
Gurasoek itxieraren aurkako kontzentrazioa egin zuten, eta ikasleak ikastetxea zabalik mantentzeko sinadurak biltzen hasi ziren.
Azkenean Errezabal Guraso Elkarteak hartu zuen gestioaren ardura.