Egitasmo honen helburua da Euskal Herriko grabazio dialektologiko eta etnografikoak biltzea eta denon esku jartzea. Gaur aurkeztu da Badihardugu euskara elkartearen proiektua Donostian, baina Ahotsak 2004. urtean jaio zen. Denbora tarte honetan lan asko egin da.
Elgoibarren ere hainbat lan egin izan dira herriko hizkera biltzeko, bai udalaren eskutik (Elgoibartarren esanetan), bai Elgoibarko Izarra elkartearen eskutik. Liburu bat ere bada, herriko hizkera biltzen duena, Jesus Mari Makazagak 2006. urtean kaleratua: Elgoibarko euskara.
∞ Informazio gehiago:
- Ahotsak.com (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea)
- Ahotsak.com: Elgoibar
- Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa aurkeztu da (sustatu)