33 taldek eta 255 musikarik parte hartuko dute Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketan

elgoibarren.net 2008ko api. 17a, 09:22

 
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 255 musika ikaslek parte hartuko dute zapatu honetan (apirilak 19) “Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketan.
Inazio Bereziartua Musika Eskolako auditorioan egingo den ekitaldian bi talde elgoibartarrek parte hartuko dute: Trikero taldeak eta Mitrovice Bandek.




1706641191446 33 taldek eta 255 musikarik parte hartuko dute Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketan

Orotara, 33 taldek (255 ikasle) parte hartuko dute 7. edizio honetan. Musikariak 20 herri ezberdinetatik etorriko dira, 21 musika eskola ordezkatuz. Talde gehien aurkeztuko dituen herria Hernani da (4 talde). Talde elgoibartarrak, berriz, bi izango dira:
  1. Trikero taldea
  2. Mitrovice Band.


Inazio Bereziartua Musika Eskolak antolatzen duen lehiaketak hiru kategoria ditu:
  1. A kategoria (14 urtera arte) goizeko 10:00etan (15 talde eta 116 ikasle)
  2. B kategoria (18 urtera arte) arratsaldeko 16:30etan (5 talde eta 40 ikasle)
  3. C kategoria ( 22 urtera arte) goizeko 12:15etan (13 talde eta 97 ikasle)
Kategoria bakoitzean hiru sari egongo dira eta baita hiru sari berezi ere:
    • Talde bakoitzeko instrumentu ezberdintasuna
    • Konponketarik onena
    • Epaimahaiaren sari berezia

Inazio Bereziartuako arduradunak oso gustura daude bai partaide kopuruarekin eta baita horiek erakutsiko duten errepertorio zabalarekin ere: euskal musika, klasikoa, jazza, modernoa, eta abar. 
 
INSTRUMENTU TALDEEN VII LEHIAKETA “ELGOIBARKO HERRIA”

    A Kategoria ( 15 Talde ) Goizeko 10:00etan (14 urte arte)
  1. LAUKOTE Txori Txiki M.E. (Zumaia) Xavier azkarate
  2. FLUTE–FLOWERS TALDEA (Ordiziako M.E.) Miren Martin
  3. KOXKORRI “Hernani M. Eskola Publikoa” (Hernani) Lurdes Alkorta
  4. SOUND CLASS (Irungo M.E.) José Sarasa
  5. CAMERATA LEIOA ( Conser. De Leioa) Margarita Lorenzo
  6. KLARI.COM (Donostiako M.E.) Maite Etxepare y Ana
  7. JUMPOF (Alboka M.E.) Ermua Eva Zubizarreta
  8. TRIKERO TALDEA Inazio Bereziartua M.E. (Elgoibar) Anabel Arrizabalaga
  9. ZORNE (Aguraingo M. E.) Agurain Jose Barrio
  10. Agrupacion del centro integrado de Musica “VAZQUEZ DE MELLA” (Pamplona) Mercedes Armendariz
  11. ARALAR (Aralar M.E.) Lekumberri  José Estarrona
  12. LEOKA “Hernani M. Eskola Publikoa” (Hernani) Roberto Pacheco
  13. SOMETHING IN ENGLISH (Irungo M.E.) José Sarasa
  14. NETE.ES (Donostiako M.E.) Ana Huarte y Maite
  15. Agrupacion del centro integrado de Musica “VAZQUEZ DE MELLA” (Pamplona) Mercedes Armendariz 
     C kategoria  ( 5 Talde ) Goizeko 12:15etan (22 urte arte)

    16. EIRA ( Norberto Almandoz M. E..) Astigarraga Victor Ulla
    17. HERNASAX (“Hernani M. E. Publikoa”) Hernani  Roberto Pacheco
    18. MITROVICE BAND (Inazio Bereziartua M.E.) Elgoibar Xavier Dominguez
    19. ELURTZA (Lasarte Oriako Udal M.E.) Lasarte–Oria Iñigo Peña
    20. DOINUA BIG-BAND (Doinua M.E.) Legazia  Edorta De Pedro

     B kategoria ( 13 Talde ) Arratsaldeko 16:30 (18 urte arte)

    21. LAMIAK  ( Alboka M.E. ) Ermua Eva Zubizarreta
    22. GAZTE BAND Juan Bautista Guisasola (Eibar) Juan Markos Juarista
    23. FOUR TALDEA (Doinua M. E.) Legazpi Maixabel Goiburu
    24. ERAIE .(Juan de Antxieta M.E.) Azpeitia
    25. AFROSAX TALDEA (M. E. eta Konse. Irán) Juan Carlos Moreira
    26. BILBAOMUSIKA TXISTULARIAK (BilbaoM. E.) Jasone Akizu
    27. LEIOA APASSIONATO (Conser. De Leioa) Margarita Lorenzo
    28. TABER  (Alboka M.E.) Ermua Eva Zubizarreta
    29. EGURKOTEA (Luis Arambarri M. E. ) Vitoria  Estitxu Zufiaur
    30.  LOINAZ TALDEA (Loinaz M.E.) Beasain Juan Tapia
    31.  JAKINTZA (Jakintza M.E.) Donostia Jorge Bruschi
    32.  TEMPUS Loatzo Musika Eskola (Zizurkil) Mª Jesús Arratibel
    33.  SAXOKA “Hernani M. E. Publikoa” (Hernani) Roberto Pacheco
   
  Lotura duten albisteak: