Atxutxiamaikak aurkezten du… Magia Eguna!

elgoibarren.net 2008ko api. 17a, 14:14


Parte hartu
: Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko Atxutxiamaika aisialdi taldeak I. Magia Eguna antolatu du zapatu honetarako (apirilak 19).
Goizeko 11:30ean hasi eta arratsaldeko 19:30ak bitartean magiaz gozatu eta magia truku mordoa ikasteko aukera izango da.

 


  Magia Eguna, apirilak 19 (egitaraua)
 
  • 11:30-12:30 Tailerra: Bihurtu gaitezen denak Mago.
      • Mago mozorroak egingo dira: kapa, kapelak, barita, aurpegia margotu, kartak,…
  • 12:30-13:30 ERIZ Magoaren emanaldia.
  • 13:30 Hezitzaileen emanaldia.
  • 14:00 Agurra.
  • 16:30 Tailerrak: Magia trukuak erakutsiko dira.
  • 18:00-19-30 KIDAM magoaren emanaldia
  • Ondoren, musikarekin txis-pum denek mago bihurtuta amaituko dute.
   * Plaza Handian (eguraldi txarra eginez gero, Ikastolako frontoian izango da)
 

Eriz magoa.

1706641190681 Atxutxiamaikak aurkezten du… Magia Eguna!