Apraizko depuradora amaitzeko lanen atzerapenaz argibideak eskatu ditu PSE-EEK

elgoibarren.net 2008ko api. 18a, 08:19

 
Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide den Felix Asensiok (PSE-EE) Apraizko depuradora amaitzeko lanak atzeratu izanaren arrazoiak zein diren eta obra guztiak izan duen kostua argitzeko eskaera egin du. Horiek azaldu eta arrazoitzeko Garapen Iraunkorreko Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du Asensiok.

 



Prentsari zabaldutako agiri batean azaldutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak eginiko egitura hidraulikoa da Apraizko depuradora edo haraztegia, zeina 2007tik martxan edo funtzionamenduan dagoen.

1706641189938 Apraizko depuradora amaitzeko lanen atzerapenaz argibideak eskatu ditu PSE-EEK

Aurrez ere azpiegitura honen inguruko informazioa eskatu zutela jakinarazi dute alberdi sozialistako iturriek, “jaso genuen erantzuna, lanak oraindik amaitzeke zeudela izan zen". Horixe da, hain zuzen, Garapen Iraunkorreko Departamenduko Foru Diputatuaren agerraldia eskatzeko arrazoi nagusia, "lanak amaitzeko epean nolatan egon den 16 hilabeteko atzerapena argitzeko, besteak beste”.
 
  Lotura duten albisteak: