Jesus Bilbao eta Juan Gabilondo omendu ditu AFMk

elgoibarren.net 2008ko mai. 5a, 10:01

 
 
AFMren, Erreminta-makinaren ekoizleen Espainiako erakundearen, urrezko intsignia jaso dute Jesus Bilbao eta Juan Gabilondo elgoibartarrek.

 
 
 
 
 

AFMren ohiko batzar nagusian egin zieten omenaldia sektorean lan egin duten, eta jadanik erretiratuta dauden, bi profesionalei.
Ekitaldian parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako berrikuntza eta energia sailburuorde Iñaki Mujika eta Juan Jose Loroño lan sailburuordearen eskutik jaso zuten urrezko intsignia Balbaok eta Gabilondok.
Bestalde, batzarrean Koldo Arandia bi urte gehiagorako aukeratu zuten AFMko presidente.
 
    Informazio gehiago hemen