Eskabadorak eta beharginak gaur (maiatzak 5) hasi dira Urkietako etxea behera botatzen. Zaharkituta zegoen eraikin historiko dotorearen ordez, 6 etxebizitzako eraikin modernoa egingo dute bertan. Behera botatzeko lanak ikusmin handia sortzen ari dira, herri erdian (San Bartolome parrokia eta udaletxearen artean) baitago eraikina.
Etxeberria familiak bertan duten farmaziagatik da ezaguna Urkietako etxea gure herrian. 150 urtetik gora daramatzate historia handiko eraikin horretan, eta etxeak familia bereko 6 botikari belaunaldi ezagutu ditu.
- Ikus hemen: Botikarien sei belaunaldi
Argazkiak: (atzo eta gaur ateratakoak)