“Futbolak poztasun handiak eman dizkit, baina kolpe handiak ere bai”

elgoibarren.net 2008ko mai. 12a, 15:27

 
Javier Gurrutxaga Eibar futbol taldeko atzelari elgoibartarraren berbak dira. Futbolaren alde gazia bizitzea tokatu zaio aurten, -lau partida bakarrik jokatu ditu-.
Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan adierazten zuen moduan, ez dauka baina amore emateko asmorik eta isil-isilik, kexarik gabe jarraituko du. Hain zuzen, hurrengo denboraldian futbolean jarraituko duen ala ez, ekainean hartuko duela erabakia aurreratu du.





Javier Gurrutxagaren denboraldiko estatistikek argi erakusten dute aurtengoa ez dela, futbol arloan behintzat, urte ona izan 32 urteko atzelari beteranoarentzat. Iaz, Eibar Bigarren A mailara igo zen denboraldian, ia partida guztiak jokatu eta gero futbolaren alde ilun horietako bat bizitzea egokitu zaio. “Futbola den guztia ere ez da ematen duen bezain polita. Gauza ilun asko daude mundu honetan” dio elkarrizketan. Atzelariak erabat ukatu du Manix Mandiola entrenatzailearekin inolako arazorik daukanik, “kirol erabakia izan da …eta kitto! Denboraldi hasieran egon nintzen entrenatzailearekin, eta argi berba egin zidan. Banekien zaila izango zela, baina ez nuen pentsatzen hain zaila izango zenik”.

Futbola laga ala ez zalantzan
Gurrutxagak ez daki hurrengo denboraldian futbolean jarraituko duen “Ez gara berba egiten hasi, baina, tira, errealistak izan behar dugu. Gauzak zail ikusten ditut, nahiz eta itxaropenik ezin den galdu”.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko:
  Lotura duten albisteak: