Herri Batasunaren sorreraren 30. urteurrena gogoratzeko erakusketa

elgoibarren.net 2008ko mai. 13a, 14:23

 
Apuntatu Agendan: Elgoibarko ezker abertzaleak HB, Herri Batasuna, sortu zela 30 urte betetzen direla-eta erakusketa bat antolatu du.
  • Maiatzaren 19tik 22ra, Kultur Etxeko sotoan.

 


Erakusketaren inaugurazioa maiatzaren 19an (astelehena) izango da, arratsaldeko 18:00etan. Luntx edo zizka-mizka batekin emango zaio hasiera erakusketari.
  • Bisita orduak: 18:00etatik 21:00etara
  • Hitzaldia: Hilaren 22an (eguena) hitzaldia izango da Kultur Etxeko sotoan bertan.
  • Ekitaldia eta herri bazkaria: Hilaren 24an (zapatua) ekitaldia dago iragarrita Plaza Handian eta ondoren herri bazkaria.

1706641146276 Herri Batasunaren sorreraren 30. urteurrena gogoratzeko erakusketa

1978-2008. Independentzia eta sozialismoa leloarekin, hainbat ekitaldi antolatu zituen ezker abertzaleak, horien artean nagusia apirilaren 28an -1978ko apirilaren 27an sortu zuten HB- Durangon (Bizkaia) egitekoa zen baina Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren debekuaren ondorioz bertan behera geratu zen ekitaldi politikoa.
 
 
  Lotura duten albisteak: