Elgoibarren egin beharreko lanei erreparatuz, Toletxegaingo geltokiaren egokitzapena (0,7 M euro) baino ez da zehazten. Beraz, tranbia honek ez dio trenbideari geltoki berririk ekarriko, maiztasuna izango du berrikuntza bakar. Kontu zaharra izaki, nola beharko luken irudikatzeko denbora eman digu, eta nire inguruan eginiko apustu eskasenetan ere ageri ziren geltoki gehiago, batez ere Industrialde eta Autopistako sarreraren inguruan.
Pentsatu nahi dut, bere bidea egin beharko duela eta ez dela honekin bukatuko, baina izan duen planteamentua ikusita, eginkizunok zenbat denbora behar izaten duten kontuan hartuta, beldur naiz ez ote den aukera eder bat galdu, bultzadatxo batekin, gutako askoren ohiturak iraultzekoa.