Herriarteko txapelketan joaneko partidetan abantaila hartu du Elgoibarrek

elgoibarren.net 2008ko mai. 14a, 10:41

 
Ikastolako frontoian jokatu zuten pilotari elgoibartarrek Andoianen aurka, eta 2 eta 1 jarri dira aurretik. Itzulerako partidak asteburu honetan jokatuko dituzte Andoainen.
 
 

 
Lehen kanporaketan Orio gainditu ondoren, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren bigarren koskan, final zortzirenetan, abantaila hartu dute pilotari elgoibartarrek.

Elgoibar 2 / Andoain 1
(Maiatzak 9, 22:00, Elgoibar)
Kadeteak: Elgoibar 3 / Andoain 22
  • Elgoibar: Ibon Larrea eta Beñat Arrizabalaga.
  • Andoain: Asier Irastorza eta Julen Ulanga.
Jubenilak: Elgoibar 22 / Andoain 21
  • Elgoibar: Aritz Arribillaga eta Asier Lizarralde.
  • Andoain: Mikel Jauregi eta Aitor Ulanga.
Nagusiak: Elgoibar 22 / Andoain 6
  • Elgoibar: Kepa Arrizabalaga eta Eneko Loiola.
  • Andoain: Jon Eskudero eta Jose Mari Sagaseta.