• Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpin
Ligako jardunaldi guztiak jokatu eta gero, 10 neska elgoibartarrek lortu dute Legazpin jokatuko den Euskadiko Soinu zahar Txapelketako finalerako txartela. Sailkapen soilaz haratago, Andrea Arregi (A saila) eta Ane Espilla eta Maria Ferreiro (B saila), exequo, izan dira sail bakoitzeko irabazleak.
Soinu Zahar Txapelketako finalerako sailkatu diren elgoibartarrak honakoak dira:
- A SAILA:
- Andrea Arregi
- Nora Kortaberria
- Naia Makazaga
- Maddi Mendibil
- Miren Astigarraga
- B SAILA:
- Ane Espilla
- Arantxa Ferreiro
- Nerea Perez
- Iraitz Gonzalez
- Nerea Badiola
*Maria Ferreiro eta Itziar Aldalur elgoibartarrak ere sailkatu dira finalerako, baina hauek biak ezingo dira joan lesioak eta konpromisoak direla eta.
• Aurresku Txapelketako finala Errenterian
Errenterian jokatuko den Euskadiko Aurresku Txapelketako finalera sailkatu diren bi elgoibartarrak Aitor Asenjo eta Imanol Iturrino dira.
∞ Lotura duten albisteak:
- Etxeko dantzariak jaun eta jabe Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2008-04-15 elgoiBARREN.net)
- Dantzari elgoibartarren beste arrakasta bat Beasainen (2008-03-11 elgoiBARREN.net)
- Ane Espilla eta Maria Ferreiro Euskadiko 'Neskatxena' Txapelketako txapeldun (2007-05-16 elgoibarren.net)
- Elgoibartar nesken erakustaldia Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2007-03-26 elgoibarren.net)
- Ane Espilla irabazle Donostiako Soinu Zahar Txapelketan (2007-02-22 elgoibarren.net)