Aterpe Gipuzkoako Txapelketako finalera
Joan zen zapatuan (maiatzak 10) Gipuzkoako Txapelketako finala jokatzeko sailkatzea lortu zuen Aterpe, infantil nesken taldeak. Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka tentsioz eta emozioz beteriko partida jokatu zuten elgoibartarrek Andoianen. Azken minutuan lortu zuten markagailua berdintzea (15 eta 15), eta luzapenean bi gol sartu ondoren lortu zuten garaipena, edarki saiatu ondoren. Poza ere halakoxea izan zen. Zarauztarren aurka jokatuko dute finalean.
Pneumax Kopako finalera
Finala Usurbilen jokatuk oda zapatu honetan (maiatzak 17) 16:30etik aurrera.
Ereintza eta Eibarko Arraterena urka neurtuko dituzte indarrak elgoibartarrek hiruko finalean.