IMH Sanlo eskubaloi taldea Espainiako Txapelketaren bila

elgoibarren.net 2008ko mai. 16a, 13:21

Trinitate jaietako egitarau zabal eta oparoa borobilduko du asteburu honetan jokatuko den Kadete mailako nesken Espainiako Eskubaloi Txapelketak. Gaurtik (maiatzak 16) domekara (maiatzak 18) jokatuko da Elgoibarren, Olaizaga Kiroldegian. IMH taldeak Euskadiko txapeldun gisa, txapelketaren azken fasera sailkatzeko aukera izango du etxean bertan. Txapelketan parte hartuko duten taldeak txapelketaren aurkezpenean izan dira gaur eguerdian eta denek batera argazkia atera dute.
 
Lotura duten albisteak:


Honako hauek dira Elgoibarren parte hartuko duten taldeak:
  • Euskadiko txapelduna ( IMH Elgoibar)
  • Kantabriako txapelduna (B.M. Camargo)
  • Nafarroako txapelduna ( S.D. Itxako)
  • Kataluniako hirugarrena ( La Garriga Tamayo)
Taldeen argazkiak:

IMH Sanlo.

B.M. Camargo (Kantabria)

La garriga (kataluinia)

S.D. Itxako (Nafarroa)

 
Azken faserako txartela, irabazlearen saria
Elgoibartik irabazle ateratzen den taldeak Espainiako Eskubaloi Txapelketaren azken fasea jokatzeko txartela eskuratuko du, eta beste zazpi talderekin batera lehiatuko da Espainiako kadete mailako talderik onena izateko borrokan.

    Partiden ordutegia
  • Maiatzak 16
      • 17:30 S.D Itxako (Nafarroa) - La Garriga Tamayo (Kataluinia)
      • 19:15 B.M. Camargo (Cantabria) - IMH Elgoibar
  • Maiatzak 17:
      • 17:30 La Garriga Tamayo (Kataluinia) – B.M. Camargo (Cantabria)
      • 19:15 S.D. Itxako (Nafarroa) - IMH Elgoibar
  • Maiatzak 18:
      • 10:15 B.M. Camargo (Cantabria) - S.D. Itxako (Nafarroa)
      • 12:00 IMH Elgoibar - La Garriga Tamayo (Kataluinia)

   • Informazio gehiago: sanlo.net web gunean