{google}4405156806222296990{/google}
Bideo inkesta: Maiatzaren 17a, (Nazioarteko)
Internet Eguna da eta Euskal Herrian hainbat ekitaldi egingo da, besteak beste, sareak eskaintzen dituen abantailak azaltzeko. Azken batean, pertsonen bizitza kalitatean Internetek daukan eragina edo gaitasuna azpimarratuko da egun horretan. Ez dakigu hala den, baina gaur egun badirudi Internet gabe bizitzea ia ezinezkoa dela. Kalera atera eta herritarrei zertarako erabiltzen duten Internet galde egin diegu.