Bikotekideari eraso egiteagatik lagun bat atxilotu dute

elgoibarren.net 2008ko mai. 19a, 08:50

 
Eibarko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten barixakuan (maiatzak 16) Elgoibarren, bikotekidea jotzeagatik ustezko genero-indarkeria delitua egotzita. Udaltzain batek eta Ertzaintzako agente batek mutil gazteak emakumeari lurrean nola eusten zion eta txistua zelan botatzen zion ikusi zuten.



Ertzaintzak jakinarazi duenez, gertakariak eguen eguerdian jazo ziren etxebizitza bateko eskailera-buruan. Dirudienez, bikotekideen arteko sesioa etxe barruan hasi zen arren, eskailburura irten ziren gero, eta han gizonak emakumea lurrean indarrez eusten zuela eta listua nola botatzen zion ikusi zuten agenteek.

Bikotekideak banandu ostean, biktimak lepoan eta besoetan hematomak zituela ohartu ziren bertaratutako agenteak. Etxeko korridorean eta gela batean kristal hondarrak zeuden, ustez etxean izandako liskarragatik, azaldu dute Ertzaintzako iturriek.

Emakumea anbulatoriora eraman zuten zauriak sendatzeko. Ustezko erasotzailea, aldiz, atxilotu egin zuten, eta Eibarko Epaitegiaren esku geratu zen barixakuan bertan.
 
  Lotura duten albisteak: