Gizonezko bat hil zen zapatuan Mendaron, trenak harrapatuta

elgoibarren.net 2008ko mai. 19a, 13:56

 
Mendaroko tren geltokitik 600 metrora, Mendaro eta Elgoibar arteko trenbidean agertu zen adineko gizonezko baten gorpua joan zen zapatuan (maiatzak 17). Pasabiderik edo antzerakorik ez dagoen puntuan trenak harrapatu eta bertan hil zen.

 


Eguerdiko 11:45etan harrapatu zuen trenak adineko gizonezkoa (ezin izan dugu haren nortasunaren inguruko daturik lortu). Epaileak gorpua altxatzeko agindua eman behar zuenez, epailea ezbeharra gertatutako tokiraino joan arte trenbidean jarraitu zuen hilotzak.
Norabide bakarreko trenbidea denez, trenen trafikoa moztu behar izan zuen Euskotrenek, eta autobusez egin zituzten Mendarotik Elgoibarrerera arteko trasbordoak ordu batzutan.