Zaletuen babes eta animu faltagatik ez da izan, -sekulako giroa egon da asteburu osoan Olaizaga Kiroldegiko kantxan-, baina IMH Elgoibar taldeko jokalariek Kantabria eta Nafarroa aldetik etorritako jokalarien aurrean amore eman behar izan dute. La Garriga (Katalunia) taldearen aurka azken jardunaldian lortutako garaipena ez zen nahikoa izan.
Nafarren (Itxako) eta kantabriarren (Camargo) artean jokatu zen partida erabakigarria domeka goizean eta kantabriarrek 16 eta 30 irabazi zuten partida, 16 eta 0-eko partzial ikaragarria lortu eta gero.
Partiduen emaitzak
- C.B Camargo 27 - IMH Elgoibar 24
- IMH Elgoibar 24 – Itxako 29
- IMH Elgoibar 30 – La Garriga 26
- La Garriga 21 - Camargo 33
- Itxako 29 – La Garriga 21
- Itxako 16 – Camargo 30
♦ SARIAK:
- Jokalaririk onena: Patricia, Camargo taldeko atezaina
- Goleatzaile nagusia: Aintzane Arizmendi (IMH Elgoibar)
- Gol gutxien jaso dituen taldea: Camargo (Kantabria)
♦ Bideoa:
Bideo honetan: IMH Elgoibar eta Itxakoren arteko partiduko zenbait une.{google}-4421713365085421286&hl{/google}
Elsa salegik irabazi du Lanzarotera bidaia-zozketa
Sanlo EKTk Lanzarotera bidaiaren zozketa egin zuen domekan eta 1.395 zenbakia atera zen irabazle. Elsa Salegi da zenbakiaren jabea eta hortaz, berak irabazi du Lanzaroterako bidaia.

Argazkiak