Infantil mailako nesken taldeak, Aterpek, Gipuzkoako Txapelketako
finala jokatu zuen zapatuan (maiatzak 17) Usurbilen. Zarauztarrak izan
zituzten aurkari, baina elgoibartarrek 17 eta 19 irabazi eta gero,
eurak dira Gipuzkoako Txapelketako txapeldun berriak. Gipuzkoako
txapeldunari dagokion moduan, pare bat aste barru Euskadiko Kopa
jokatzeko sailkatzea lortu dute Aterpe eskubaloi taldeko neskek.