Txapeletatik ezin gertuago geratu dira dantzari elgoibartarrak

elgoibarren.net 2008ko mai. 21a, 10:36

Denboraldi aparta egin dute, aurten ere, Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketetan jardun duten dantzari elgoibartarrek, alabaina, ezin izan dute denboraldia borobildu Legazpin (Soinu Zahar Txapelketa) eta Errenterian jokatu diren finaletan.
Andrea Arregi eta Ane Espilla bigarren postuan sailkatu ziren, bakoitza bere mailan, eta Aitor Asenjo podiumeko 3. kaxoira igo zen Aurresku Txapelketan.

 

Elgoibarko neska eta mutilek maila bikaina eman dute aurten. Mutilei dagokionez, lehen urtea da txapelketetan parte hartzen dutela, beraz, hori kontuan izanik, oso maila ona ematen ari direla esan daiteke. Neskek, zer esanik ez, ligako txapelketa guztiak irabazi dituzte-eta; 10 txapelketa guztira. "Maila bikaina erakutsi dute hauek ere ligaxkako txapelketa guztietan, eta pena bat izan da final egunean urte guztiko lanari errematea ezin eman izana eta txapelik ez lortzea" azaldu dute dantzarien irakasleek. 

  Euskadiko Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketako finaletako emaitzak
  • Aurresku Txapelketa (Errenteria, maiatzak 17)
      • A sailean (7-11 urte)
        • 1.- Aritz Olarte (Oiartzun)
        • 2.- Beñat Salegi (Errenteria)
        • 3.- Mikel Urdampilleta (Oiartzun)
    • * Kategoria honetan ez dago elgoibartarrik.
      • B sailean (11-15 urte).
        • 1.- Aitor Arrieta ( Errenteria)
        • 2.- Iñigo Etxebeste (Errenteria)
        • 3.- Aitor Asenjo (Elgoibar)
    • * Parte hartu behar zuen beste elgoibartarra, Imanol Iturrino da, baina lesio batengatik ezin izan zuen dantzatu.
  • Soinu Zahar Txapelketa (Legazpi, maiatzak 18)
      • A sailean (7-11 urte)
        • 1.- Ane Urkia (Oiartzun)
        • 2.- Andrea Arregi (Elgoibar)
        • 3.- Tatiana Vega (Lezo)
      • Gainerako elgoibartarrak honela geratu ziren:
        • 4.- Nora Kortaberria
        • 8.- Naia Makazaga
        • 12.- Maddi Mendibil
        • 15.- Miren Astigarraga
      • B sailean (11-15 urte)
        • 1.- Idoia Besada (Pasaia)
        • 2.- Ane Espilla (Elgoibar)
        • 3.- Arantxa Ferreiro (Elgoibar)
      • Gainerako elgoibartarrak honela geratu ziren:
        • 11.- Nerea Perez
        • 12.- Iraitz Gonzalez
        • 13.- Nerea Badiola
 
    Ligako irabazleek ere euren sariak jaso zituzten:

  • A sailean Elgoibarko Andrea Arregik
  • B sailean Elgoibarko Ane Espillak eta Maria Ferreirok