Elgoibarrek 4 eta 2 irabazi dio Andoaini Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako kanporaketan eta final laurdenetarako sailkapena lortu du. Hernaniren aurka neurtuko dituzte indarrak orain.
Garaipena azken tantoan
Elgoibarren jubenil eta senior mailako partidak irabazi ostean, hartutako abantaila (2 eta 1) defendatzera joan ziren elgoibartarrak Andoainera. Kostata, baina lortu egin zuten. Lehen partidan, kadete mailakoan, hutsean geratu ziren herriko ordezkariak. Garaipen horrekin kanporaketa bina berdintzea lortu zuten. Jubenil mailako pilotari elgoibartarrek 22 eta 11 irabazi zuten euren neurketa eta abantaila elgoibartarren aldera bitzuli zen berriz ere. Hala ere, dena ez zegoen erabakita. Andoaindarrek dena eman zuten nagusien azken partidan -Ikastolako frontoian 6 tanto bakarrik egin zituzten- eta emozioz beteriko partida jokatu ostean 21 tanto egin zituen bikote bakoitzak. Hortaz, azken tantoan erabaki zen kanporaketa. Elgoibartarren alde jauzi zen.
Maiatzak 9, 22:00, Elgoibar |
||||||
ELGOIBAR |
4 |
|||||
3 |
22 |
22 |
0 |
22 |
22 |
|
22 |
21 |
6 |
22 |
11 |
21 |
|
ANDOAIN |
2 |
|||||
Maiatzak 16, 20:30, Andoain |