Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak esperientziak elkartrukatzeko beharraz berba egin du, “Udal kirola mundu oso aberatsa da edukietan, etengabeko eraldaketan dagoena” adierazi du.
Aurtengo berritasun nagusia ere azaldu du KAITeko (Kirol Arlorako Iritzi Taldea) presidente, Julian Gomezek: “Berritasun gisa, azpimarratu beharra dago amaierako mahai ingurua. Klubek administrazioei galderak egingo dizkiete eta alderantziz. Galdera eta erantzuneko mahai ingurua izango da”.
• Informazioa karpan
Elgoibarko Udalak joan den Trinitateetako zenbait feria jartzeko erabili zen karpa aprobetxatu nahi du, Kirol Politikei buruzko jardunaldiak herritarrengana hurbiltzeko.
Hori dela-eta, Udalak feria txiki moduko bat prestatu du karparen barrenean. Bertan, kirola egiteko dauden azpiegiturak eta materialak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, makinaria berezitua, kaleko saskiak, belar artifiziala edo erabilera anitzeko azpiegiturak.
- Informazio gehiago: elgoibar.org
- Topaketen egitaraua (pdf)