Momentuz ezin izan dugu uraren ohiz kanpoko kolorearen jatorria zein den argitu. Baliteke isurketaren bat gertatu izana ibaian gorago, baina ez dirudi euri-jasa handi baten ondorioa denik, ez baitu azken orduetan euri zaparrada mardulik bota. Obraren baten ondorioz sortutako kolorea denik ere ez du ematen.
Lehenago, duela urte batzuk, ohikoagoa zen Deba ibaia kolore ezberdinez jantzita ikustea. Bergara inguruan ehungintza industria bat zegoen eta kontatzen dutenez, arropei kolorea eman edo tindatzen zuten bakoitzean kolorez aldatzen zen Deba ibaia.