Apraizko depuradorak izandako atzerapenen arrazoiak argitu ditu Garapen Iraunkorreko diputatuak

elgoibarren.net 2008ko mai. 23a, 09:42

 
Apraizko depuradoraren lanak atzeratu eta aurrekontua handitu izanaren arrazoiak "ez daude Foru Aldundiaren esku" Carlos Ormazabal Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamenduko foru-diputatuak esandakoaren arabera.

 



Euskal Sozialistak batzarkide taldeko Felix Asensio jaunak eskatuta, Garapen Iraunkorreko Departamentuko foru-diputatuak, Carlos Ormazabalek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Iraunkorreko Batzordearen aurrean egindako agerraldian (maiatzaren 14an), azalpenok eman zituen: “Depurazio sistema berritzaile bat ezarri da, eta ondorioz, kostuak handitu egin dira”
2005eko uztailean martxan egon beharko luke, baina 2007an ireki zen Apraizko depuradora. Atzerapenaz gain, lehenengo jakinarazi zen aurrekontua (12 milioi euro) txiki geratu eta 16,22 milioi euro behar izan dira Apraizko depuradora edo ur zikinen araztegia eraikitzeko.

Inaugurazio eguneko ekitaldia.

Ormazabal foru-diputatuaren berbetan, lanak hasita zeudela “ezusteko hainbat arazo” sortu ziren, “lehendabiziko ezustea, aukeratu genuen instalazio mota eraikitzeko leku nahikorik ez zegoela ohartu ginela izan zen. Hortaz, arazoari irtenbidea emateko, Ameriketako Estatu Batuetan eta Alemanian frogatzen ari ziren sistema berritzaile bat, SBR delakoa, jarri genuen”. Aldaketa horrek 11 milioiraino igo zuela aurrekontua onartu du Garapen saileko diputatuak.

Ordura arte eraikitako zimenduak gainbegiratu beharra izan zen bigarren ustekabea, “eta lanak gehiago atzeratzearen beste arrazoietako bat” Ormazabalek dioenez. Hori eta inguruan aurkitu zituzten zailtasunak: "lurzoruan agertu ziren hutsuneak -hormigoiz bete zituzten-, instalazioak drainatu, ezpondak indartu, e.a” aipatzen ditu Garapen Iraunkorreko Departamenduko diputatuak. Gainera, aurreikusita zeuden hiru tankeen ordez, lau eraiki zituzten azkenean. 2005eko azarora arte atzeratu ziren lanak eta aurrekontua 13,3 milioira igo zen.

1706641113158 Apraizko depuradorak izandako atzerapenen arrazoiak argitu ditu Garapen Iraunkorreko d

 
Aurrekoak gutxi ez eta arazo gehiago pilatu zirela azaldu zuen Ormazabalek. Besteak beste, honako hauek: "2004ko erakuntza sektoreko greba, hornidura arazoak 2006an eta klimak sortutakoak. Guzti horiei, kontratistak jarritako oztopoak gaineratu, eta iazko urrira arte ezin izan ziren lanak amaitutzat eman
 
  • Ikus hemen, AGERRALDIA OSORIK (Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Departamentuko foru-diputatuaren agerraldia eta Felix Asensioren erantzuna oso-osorik)

  Lotura duten albisteak: