Daniel Arenas Euskadi, Nafarroa eta Kantabriako Kulturismo txapelduna

elgoibarren.net 2008ko mai. 23a, 11:47

 
Bilbon egin zen Euskadi, Nafarroa eta Kantabriako Kulturismo Txapelketan lehen postua lortu zuen Daniel Arenas elgoibartarrak, hasiberrien mailan. Maila absolutuan, berriz, bigarren postua eskuratu zuen.

 



Daniel Arenas, barakaldoko bere gimnasioan.

Bilbon bizi da Dani Arenas (Elgoibar, 1978) eta buru belarri dihardu fitness munduan: bi gimnasio ditu (bata Barakaldon eta bestea Galdakaon) eta fitness zein kulturismo txapelketetan parte hartzen du. Hurrengo hitzordua, esaterako, ekainaren 1ean izango du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Euskadiko Fitness Txapelketa jokatuko baita bertan.
 


Fitness eta kulturismo munduaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, aste honetako BARREN (655 zenb. 2008-05-23) astekarian Daniel Arenasi egin diogun elkarrizketan aurkituko duzue informazio gehiago.
  • Ikus hemen elkarrizketa pdf formatoan: Berbetan (Dani Arenas)

  Argazkiak

Ezkerreko lehena da Daniel Arenas.

Bizkarreko giharrak erakusten (ezkerrekoa)

Katalogo baterako Valentzian ateratako argazkia.

 

1706641112739 Daniel Arenas Euskadi, Nafarroa eta Kantabriako Kulturismo txapelduna

1706641112776 Daniel Arenas Euskadi, Nafarroa eta Kantabriako Kulturismo txapelduna