♦ Bideoa:
{google}-6094168370740434914&hl{/google} Eguraldi iragarpenak duda mudakoak ziren domeka honetarako (maiatzak 25), baina Elgoibarko Mendi Itzulian izena emanda zeuden ia mendizale guztiak agertu ziren irteera puntura, Plaza Handira (goizeko 06:00etan). Morkaiko mendizale elkarteko arduradunen berbetan, gainera, “sekula baino jende gehiagok eman zuen izena egunean bertan, 50 lagun inguruk”. Elgoibartarretaz aparte, hainbat lekutatik hurbildu ziren parte hartzaileak: Azkoitia, Mendaro, Deba, Etxebarri, Markina, Eibar, Soraluze. “Gehiengoa gizonezkoak, baina emakumezkoak ere asko”. Itzulia amaitu ondoren, antolatzaileek eskaini zieten bazkarian parte hartu zuten mendizale ia denek Merkatu Plazako azken solairuan. Menua ohikoa izan zen: Urdai azpikoa, entsalada, haragi gisatua, postrea, kafea eta kopatxo bat.
38 kilometroko ibilbidearen berezko gogortasuna, eta bide galtze bat edo beste kenduta, bideko zenbait tokitan zegoen lokatza, eta bertan labaintzeko arriskua, izan ziren mendizaleen oztopo bakarretakoak.
♦ Argazkiak: