Azken orduko aldaketa batzuk medio aste batez aurreratu beharrean gaude irteera eta hortaz Ekainak 7-8an izango da aurtengoan.
Ostiral arratsaldeko 18h-etan irtengo ginateke Plaza Handitik eta Maule ondoan dagoen Chateau Libarrenx-era abiatuko gara, bertan hartuko baitugu ostatu.
Gure asmoa zapatuan Oritik Belagoa aterperako bidea egitea da, Zaraitzu eta Erronkari nafar bailarak eta Larrañe eta Santa Grazi xiberutarrak banatzen dituen mugari jarraiki. Bidean Gaztarria, Otsogorrigaina edo Kartxela mendiak ondotik pasako ditugu.
- Iraupena: 4 ordu 45 min.
Domekan ostera, Iratiko bihotzean barneratuko gara, Bagargitik (Chalets d'Irati) Burdinkurutzetako gainera joanaz, Eskalerak zirkua gainez-gain igaroz.
- Iraupena: 3 ordu 30 min
- Zailtasuna: *** gogor xamarra
- Bazkideek: 60 €
- Ez Bazkideek: 70 €
Anima zaitezte!