Behobia-Donostiarako izen ematea gaurtik aurrera Internetez

elgoibarren.net 2008ko mai. 27a, 14:17

 
Adi herriko antxintxikazaleok, 2008ko Behobia-Donostiarako izen-emateak gaur (maiatzak 28) ireki dira. Lasterketarako izen-emate guztiak Internet bidez bakarrik egin ahal izango dira. Iaz, 2007an 101 elgoibartarrek amaitu zuten Behobia eta Donostia arteko maratoi erdia.

 

16.000 korrikalarirentzako lekua izango da

Antolatzaileek parte hartzaileen kopurua 14.500etik 16.000ra luzatzea erabaki du aurten, urtez urte izan duen bilakaera eta arrakasta ikusirik. Aurtengo Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 9an jokatuko da.

Izen-ematearen inguruko informazio gehiago hemen: Behobia-sansebastian.com (web gune ofiziala)
 
Lotura duten albisteak: