Leku-ederreko jolas pista erabiltzeko prest

elgoibarren.net 2008ko mai. 28a, 11:12

 
Sei eta hamalau urte arteko umeentzako jolas pista balioanitza jarri du Udalak Leku-Eder parkean. Aste honetarako, hormigoia lehortzen denean, erabiltzeko prest egongo dela aurreratu dute udal arduradunek.





Saskibaloian zein futbolean jokatu ahal izango dute herriko gazteek Leku-Ederren jarri dituzten tramankuluei esker.
Mintxeta kirolgunean, egun autobusentzako aparkalekuak dauden lekuan, hain zuzen, antzerako jolas pista bat jarriko dute laster (eraikitzeko lanak aurki hasiko dira). Mintxetakoa, baina, Leku-Ederrekoa baino osatuagoa izango da, hesitura eta guzti.

1706641109005 Leku-ederreko jolas pista erabiltzeko prest

1706641109037 Leku-ederreko jolas pista erabiltzeko prest

 
  Lotura duten albisteak: