Pilotari elgoibartarrek garesti daukate finalerdietarako sailkapena

elgoibarren.net 2008ko mai. 28a, 12:41

Hernanik 1-2 irabazi zion Elgoibarri Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final laurdenetako joaneko partidetan. Etxean jokatzeari etekinik atera ez, eta barixaku honetan (maiatzak 30) Hernanin jokatuko diren itzulerako partidetan dena eman beharko dute pilotari elgoibartarrek, kanporaketari buelta eman, eta finalerdietarako sailkatzea nahi badute.


   Nagusiek izan dezakete sailkapenerako giltza
Ikastolako frontoian ikusitakoaren arabera, senior mailako bikoteen arteko partidan egon daiteke kanporaketa, baten edo besteren alde, erabakiko duen giltza. Izan ere, kadeteetan aise irabazi zuten hernaniarrek (3-22), eta aldiz, jubeniletako partidak ez zuen kolorerik eduki (22 eta 5 elgoibartarren alde). Hortaz, senior mailako partidua erabakigarria izan daiteke. Lan zaila daukate, baina ez dago ezinezkorik. Aurreko kanporaketan (Andoainen aurka), esaterako, azken tantoan egin zuten aurrera elgoibartarrek.
  • Barixaku honetan (maiatzak 30), 21:00etatik aurrera jokatuko dira itzulerako partidak Hernanin
  • Informazio gehiago: www.gipuzkoakoeuskalpilota.com webgunean
 Elgoibar 1 / Hernani 2 (Maiatzak 23, 22:00, Elgoibar)
  • Kadeteak: Elgoibar 3 / Hernani 22
      • Elgoibar: Ander Gabilondo eta Beñat Arrizabalaga.
      • Hernani: Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeaga.
  • Jubenilak: Elgoibar 22 / Hernani 5
      • Elgoibar: Asier Lizarralde eta Haritz Arribillaga.
      • Hernani: Mikel Noble eta Aritz Otaegi.
  • Nagusiak: Elgoibar 13 / Hernani 22
      • Elgoibar: Kepa Arrizabalaga eta Eneko Loiola.
      • Hernani: Garikoitz Erroizenea eta Aitor Gorrotxategi.