Mundua koloreztatu nahi dugu, eta hainbesteraino iritsi ezean behintzat, ingurua zertzeladaz bete. Egiten ditugu ahaleginak. Zuk, nik, eta besteek. Bakoitzak bere koloreak ditu, edo egiten ditu bere, kolore batzuk. Guk denak maite ditugu, baina bakoitza bere momentuan. Ez al da hala?
Gaur, ezpainetako gorria hartu, eta sudurra gorriz margotuta irtengo naiz kalera, zure omenez, gure omenez, hitzez, eta eskuez, mundua gorriz margotu nahi dut eta!!