Lantegiko Eguneratze Plana aurkeztu du IMHk

elgoibarren.net 2008ko mai. 29a, 10:01

 
IMHk makinaria egokitu du indarra hartzen ari diren sektore berrietako mekanizazio prozesuei erantzuteko. Plana 2006an abiatu zen eta 3,3 milioi eurotako inbertsioa izan du.

 


Maiatzaren 28an, eguaztenean, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak Fabrikazio eta Muntaiko Eguneratze Plana aurkeztu zuen, enpresa eta ikastetxeetara zuzendutako ekitaldian. Bertan parte hartu zuten, Iñaki Mujika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Xabier Ortueta, AFMko zuzendariak (Espainikako Makina Erremintaren Ekoizleen Elkartea).

IMHk ildo estrategikotzat dauka Fabrikazio Mekanikoan ikastetxe erreferente izatea Europa mailan, eta ekipamendu berriei esker, prestakuntza eta zerbitzuak eskainiko ditu ondorengo sektoreetan: Erraminta makina, automobil-laguntzaileak, aeronautika-aeroespaziala, eolikoa, moldegintza, medikuntza (protesiak).

1706641083714 Lantegiko Eguneratze Plana aurkeztu du IMHk

1706641083777 Lantegiko Eguneratze Plana aurkeztu du IMHk

Lantegi berriak ondorengo helburuak lortzea ahalbideratuko du: (IMHko Lantegiak 1.725 m² ditu)
  • Hasierako Lanbide Heziketari edukin berriak gehitzea.
  • Enpresa, profesional eta irakasleentzat Prestakuntza Iraunkorreko katalogo aurreratua garatu eta inplantatzea.
  • Berrikuntzaren barrutian eta sektore industrialeko ete-ekin (enpresa txiki eta ertainekin) zerbitzu teknologikoen eskaintza garatu eta inplantatu.
  • Fabrikazio eta muntaiko prozesuetan praktika on eta teknologiaren transferentziari buruzko zabalkunde jardunaldiak antolatzea.
  • Profil profesional berria garatzea: “Prozesuen Teknikari Irakaslea” edo “Irakasle Aholkularia”. 
 
  Informazio osoagoa: IMHren webgunean