Udaberriaren eta udaren arteko mugan dago helmuga, eguna luze eta gaua motz den garaian. San Juan suak markatzen du lanaren eta jaiaren arteko tartea, salto batez batetik bestera igarotzea ahalbidetuz. Orduan, desio txarrez gain liburuak ere erreko ditu inork sutan eta urte osoan martirizatu dituenak desagertzen ikusi. Urtea luze joaten baita bukatu dela konturatu arte. Hareazko erlojuetan bezala, alez ale dena hustu arte, eta gero, deskantsu txiki baten ostean, berriro ere buelta.
Badugu ordea, guk bederen, aleak kontatzen joateko era. Horman zintzilik dugu egutegi bat eta eguna amaitzean zenbaki bakoitzaren laukitxoa X handi batez betetzen dugu. Batzuetan gustura, ordu grisak eta gero; gehiago gozatu ezaren damuz zenbaitetan. Azkenean ordea, gure egutegia markaz betetzen joan da, noizbait oporrak iritsi diren arte.
Eta orain konturatu naiz markatutako egunak ez direla itzuliko, unean pasatzea desiratu arren. Gogoratu naiz nola zioen Amaren eskuak nobelako pertsonaia batek hau be pasau!, autoan zihoazela errebuelta bakoitza gainditzean. Bihurgunez beteriko bizitza honetan sarri guk horrela jokatzen dugula ikusteak zer pentsatua eman dit, pasatzera mugatzen baikara zenbaitetan bizitzera baino gehiago. Eta ez ukatu, tristea da hori .

Orain, egutegiaren hiru orrialde ditut bizitzeko, ezer pasatzen utzi gabe; gero konturatu gabe pasako diren arren. Baina, irailean gogora iezadazue indartsu bueltatzeko. Beti falta baita gutxiago, beti …