Gizarte laguntzak nori eman zorrotzago aztertzeko eskatu du PPk

elgoibarren.net 2008ko mai. 30a, 10:47

 
Eusko Jaurlaritzari gizarte laguntzak ikuskatzeko zerbitzua sortzeko eskatu dio Elgoibarko PPk. Mozio bidez egin zuen eskaera Javier Nuñez PPko zinegotziak atzo (maiatzak 29) egin zen Osoko Udalbatzarrean. PPren ustez Udalari dagokio gizarte laguntzen helburuak betearazten diren ala ez gainbegiratzea eta laguntzak benetan behar dituztenengana iristen direla ziurtatzea.

 

Udalbatzarrak ez zuen PPren mozioa onartu
EAJ eta EA alderdiek PPk aurkeztutako mozioaren aurka eman zuten botoa, eta ondorioz ez zen onartu. “Horrelako neurriak jasota daude gure legealdi plangintzan, eta bertan ageri denez, aurreikusita dago laguntzen jarraipena zorroztasun handiagoz egitea” argudiatu zuen Alfredo Etxeberria alkateak gobernu taldearen izenean.
PSE-EE eta EB alderdiek abstentzioaren alde egin zuten. Haien ustez, “PPren proposamen askorekin ados egon arren, gai horiek Gizarte Ongizateko Batzordean aztertu beharrekoak dira, eta halaxe egiten dira, gainera”.