Tenisa izan da asteburuko protagonista Kiroldegian

elgoibarren.net 2008ko eka. 2a, 12:53

 
Tenis Jaialdia eta Tenis Txapelketaren finalei esker, tenisaren asteburua izan da iragan dena. Parisen Roland Garros jokatzen diharduten tenislarien parera iristeko asko falta zaie oraindik, baina Olaizaga Kiroldegian jarritako errebes eta eskuinkada dotoreak ikusteko aukera izan zen.
 

 
Ume eta gaztetxo mordoa bildu ziren  zapatuan Olaizaga Kiroldegiko kantxan Tenis Jaialdian parte hartzeko, eta gozatu edarra hartu zuten Divertenis enpresak prestatutako jokoekin. Domekan, berriz, Basarte Elkarteak eta 40/15 Tenis Elkarteak antolatu duten Tenis Txapelketako finalak jokatu ziren, euria dela eta Olaizaga kiroldegian bertan, IMHko tenis pistan beharrean.

Tenis Txapelketako irabazleak


Benjamin mutilak:
  • Irabazlea: Unai Astiazaran
  • Finalista: Antxon de la Harada
Benjamin neskak:
  • Irabazlea: Nerea Solozabal
  • Finalista: Leire Urzanki
Alebin Mutilak:
  • Irabazlea: Iker Larrea
  • Finalista: Jon Etxaniz
Alebin/Infantil Neskak
  • Irabazlea: Maria Badiola
  • Finalista: Zuriñe Konde
Infantil Mutilak:
  • Irabazlea: Joanes Etxabe
  • Finalista: Iñaki Konde
 
  Tenis Jaialdiko Argazkiak:

1706641081229 Tenisa izan da asteburuko protagonista Kiroldegian

1706641081258 Tenisa izan da asteburuko protagonista Kiroldegian

1706641081305 Tenisa izan da asteburuko protagonista Kiroldegian

1706641081340 Tenisa izan da asteburuko protagonista Kiroldegian