Orio eta Andoian gainditu eta gero pilotari elgoibartarrek Hernaniko talde indartsuaren aurrean amore eman behar izan dute, finalerdietarako atarian. Elgoibarko jubenilek bi partiduak irabazi dituzte, erraztasunez gainera. Kadete eta senior mailako bikoteetan, ordea, hernaniarrek aise irabazi dituzte euren partidak, 4 eta 2 izanik azken emaitza.
Seniorrek ezin azken aukera baliatu
Azken partidura, senior bikoteak jokatu beharrekora aukerekin ailegatuz iren elgoibartarrak. Kepak eta Loiolak Hernaniko bikotea 7 tantotan utziz gero, Elgoibarrek lortuko zuen aurrera egitea, baina ez zen horrelakorik gertatu eta 22 eta 11 irabazi zuen Esnalek eta Gorrotxategik osatutako bikoteak. Iaz gertatu zen moduan, lan oso txukuna egin dute aurten ere pilotari elgoibartarrek Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, eta zortzi talderik onenen artean sartzea lortu dute.
• Elgoibar 1 / Hernani 2 (Maiatzak 30, 21:00, Hernani)
Kadeteak: Elgoibar 3 / Hernani 22
Kadeteak: Elgoibar 3 / Hernani 22
- Elgoibar: Ander Gabilondo eta Beñat Arrizabalaga.
- Hernani: Jon Ander Elorza eta Eneko Aizpitarte.
- Elgoibar: Haritz Arribillaga eta Asier Lizarralde.
- Hernani: Mikel Noble eta Aritz Otaegi.
- Elgoibar: Kepa Arrizabalaga eta Eneko Loiola.
- Hernani: Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategi.
Argazkia: Aitor Zabala