350 gramoko ziza ikusgarria topatu du Karlos Agirrek

elgoibarren.net 2008ko eka. 3a, 10:47

 
Udaberriko perretxiko preziatuenak dira zizak, eta Karlos Agirrek 350 gramotako ziza ale ikusgarria topatu zuen Anboto aldeko larreetan.

 




Perretxikuzale honek dio ez dela ohikoa tamaina horretako zizak aurkitzea, baina azken egunotako euriteek izango zuten eraginik onddoaren hazkundean. Zizaren tamaina eta pisuaren halakoak izan ziren sukaldeko lanak ere, “sei arrautza handi erabili behar izan genituen ziza-tortilla egiteko" aitortzen du Karlosek.